XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noiz nahi, nola nahi, ttipi danik trebatu eskasean, hitz euskaldunen ordain gure mihiak frantsesak derabiltza.

Jainkoak badaki, bertzela, zer hitz frantses makur, kakola, -buru-buztanik gabeak!.

Euskararen izkiriatzen nehork gehiago ez daki.

Nehor gutik du ere axola.

Badu hogoi-ta-bortz urte kazeta euskaldun hunen finkazaleek euskara hitz bakotxari eratxiki zakotela paperaren gainean bere itxura berezia, ezin gehiago begian hartzeko errexa, gure ahoak emaiten ohi zakon soinuaren araberakoa.

Euskaldun argituenen beren artean, gutiak dira bizkitartean ohartuak direnak, Abbadie, Hiriart-Urruty, Adema eta bertze zonbaitek orduan hasi, eta laster bururatu zuten lan baitezpadakoari.

Jaun, andere euskaldun hanitzek ez ditzazkete oraino berex, euskara irakurtzearekin, [s] eta [z], [t] eta [tt], [l] eta [ll], [u] eta [û].

Badu zortzi edo bederatzi urte Eskualduna saltzen dela igande guziez herri guzietan, bakarra sosa, laboraririk xumeenek eskura baitezakete eta irakur.

Iduri luke ohart ordu luketela nola diren izkiriatzen hitzak; zer itxura duen bat bederak; frantses hitzen osatzea eta heiena ez dela arras berdina.

Bainan ez, katiximari bertzalde haurrean jarraikiak izana gatik, ez dautzute behinere, letra bat egiten dutelarik, ezarriko [k], bainan ba [c] edo [qu]; ez [u], bainan ba [ou]; ez [z] bainan ba [s].

Bertzalde, euskara ahopaldiari geroago gehiago itzulika bera emaiten dautzute nola frantsesari.

Eta Eskualduna irakurtzen bizkitartean igande guziez! Eta katixima euskaraz ikasiak bizkitartean, astean bietan, bizpahiru urtez! Zerk egiten du bada ez baitzeie barnago kokatu buruan, mihian, erien puntan, beren aitamen hizkuntza?.

Hunek bakarrik: nehork ez baiteie erakutsi eskolan liburutik, xehatuz, jakituz, egun guziez izpi bat odolean sar-araziz.

Amaren belaunetan ikasi zuten hura, berriz ikasi ukan balute eskolan, barnaxago danik betierekotz gogortu zitzeieken, segur buru muinetan.